Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Haize bafadek lehertarazi dute zure erretratua;

whistlearen doinu puruak pertsianaren kontra

harrotzen dituzu eraztun dirdirakorren atzamarrez,

begira dagoz gau parkeetako homelessak

whisky usaina ere galdu duen whisky botilaren ispilutik

eta irri egiten diezu

zoriontasuna hedatzeko zizelaturiko

ezpain haragitsuekin.

Antidotoa izan nahian harrizko dosi ttiki bat

eskaintzen duzu goizaldean,

hotza eta bere gatibu hordiak baino

ez dira kausitzen ahal

sitsaren erresumako bankuetan.

Egunargiaren modura aurpegi alaiz darraizu

bestaldera so,

behiala irri egiten zenienei

mesprezuaren biloak emanez,

maitasun abandonatuen fitxategi polizialerako.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus