Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

EZ GINEN HEROITARAKO JAIO

 

Gure eskuetako gasolina usainak

ez du inoren konprentsiorik erdietsiko,

labana puntaren zorrotza mila bider iltzatzen bazaigu ere,

gure tribuaren psikologiak azalduko du dena

bertsio ofizial sentitu batean.

 

Zorioneko erresuma honetan ez dago

heroientzako lekurik

hemen zelofanezko paperean sinatu dute bakea

zelofan beltza bakarrik aurkitu badute ere.

Mila zokogunetako lur honetan

beste mila azpiko solairu eraiki dituzte

deklarazio ofizialen formulario fotokopiatuek

ziega zuloetan arrapaladan doaz ihes indarrak

ezdeusari ate joka.

 

Heroiak iparrean daude. Eta hegoan. Eta sarajevon.

Baina hemen heroiak aspaldi desagertu ziren

hodi katodikoen labirintoan galdurik.

 

Munduan zehar barreiaturik daude heroiak

eta ez hemen.

Hemen gu eta besteak bakarrik daude.

Gerizaren eta gasolinaren umeak bakarrik gaude.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus