Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ez ninan azalpenik emateko asmo izpirik ttiki,

besterik gabe ahalik eta garbien hil

behar hintzela baino ez nekinan,

eta jakintzan,

hi kontu honetan egokitu den

aktore estra baino ez haizela

gidoi exijentziegatik desagertzeko

garrantzi handiegia hartu badun ere,

ez hoa hire egintzen patuarengatik.

Hortik ez. Ez ezan hortik azalpenik xerka. Ez zauden.

 

Kontua bakarrik dun destruktiboegia haizela

erotomaniak jotakoentzat,

ez dien arean utzi bizirik gorputza baino.

Hire antzeko gaztetxoek

ondo ulertzen ditizten pasiozko likore ttanttoak,

territorio jeansak eskuz deskubritzearen

arriskuzko arnasestuak, plazerraren atzamar jostariak

banan-banan urkatu ditun

non eta malkoen makilajea ere onartzen ez duen gorpu

bihurtu naizen,

konbinatu pozoituen eta hauts zuri artean hator

eta ele xingle batzuen ilusioa gas ganbarara kondenatzen dun,

dantzan segitu behar dinagu,

mendekua tinta ikusezinez eskribitu delako beti

nola gure paradisuko trajedia argitsua

foko psikodelikoen gerizan.

 

Hau ez dun sekula amaitzen eta, ttiki.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus