Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Haizezko inprentan argitaratu dituzte gure galderak

Erantzun estupidoen bildumarako erreklamu

Egin dituzte balantzeak

Minigona bi praka estu urratuak kamiseta markatuak

Terrorismoak mainguturiko estatuko gizakume biktima

Alkoholik gabeko garagardo lata bat izotz artean

Makineria astunaren herdoila garbitzen dituzten paperak

Eta errukiaren kolonia grisetan urtzen dute

Estanterietan ruandako ume erdi

Eta mozanbikeko beste hirurekin promozioan emateko

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus