Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

SecurIty forces Regret Any

delay or inconvenience

blame the terrorists

 

Nire dinamitarik indartsuena zure men jarri nuen.

Falls-eko mikrofono inperialek angelu orotatik

grabatu zuten amorante urrin baten diskoa zinen.

rucaren patrolek salaketa telefonoa

daroate izkribaturik

beren hezurdura blindatuan,

mural errepublikarren arteko paisaiaren zatia dira,

euri mengela ere erreginarena dela esateko.

 

Itsasoa muga garaitezina zuregana

beti sumatu zintudan Belfasteko karriketan;

gaita bakarti baten notetan zeunden,

bestela zure ametsen irudia zekarten

arrabita militarretako neskatxa zinen.

Kaputxa errepublikarren azpiko irlak ere

konkistatu zenizkidan.

Baserriko currya gordetzen nizun badaezpada

eta martxa sektarioak garaitzen genbiltzan

baina ez zintudan aurkitu,

zu hemen zeunden betiko legez

eta ni, ezdeusaren aiduru

Kelly's-en sartu nintzen pinta bat tennents edatera.

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus