Bildumaren zerrendara itzuli

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Kamuflaje arrea jantzirik sartu zaigu negua etxean,

sueteko makinak azentu iraultzailez berotzen du kafea,

gose greba deklaratu du irratiak

ganbaretako sagutxuentzat,

esan du halaber ideien merkatua

ordu erdi goizago itxi dutela

saltzaile batek medikuarengana joan behar ei du

begiko minez.

 

Hil honetarako gomendioak eman dizkigu ondoren:

scorpiusek funtzionario begi urdinen magnetismoa

izanen dute astelehenetan

hiru t'erdietatik zortziak artean,

telebista ofizialaren txute pare bat

kontsumitu beharko ditugu ekonomia altxatzeko

eta estatuak beroki bat oparituko omen die

auzokide terroristaren bat topatzen duten

estreinako ehun telefono deiei

 

 

 

© Urtzi Urrutikoetxea

 


www.susa-literatura.eus