Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

DENEK BATERA

 

Gutxira, ia gaur egin dugu sartzea,

belaunaldi hau galdu eginen da.

Bizitzen, esaten dena,

jarraituko dugu

bizirik irauteko

bizi direnen modura.

 

Behar gorriz josiko dugu

soinekoa, zikin-estalia,

geroko zikinez estal ditzan

egungo zikin gorriak.

 

Jokatu dugu

eta galdu, arriskatu

eta deus ez, bizi

eta biziuste. Erraza da,

sinetsi nahi nuke, ikasten

denboraren lezioa

eta etsipenarena.

Hauts eta odol.

Hauts eta odol.

 

Belaunaldi oro galtzen omen.

Hartua zor,

higatzea, ordea,

berez dator.

Berez dator,

higatzea, ordea,

hartua zor.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus