Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MIKEL URRUTIK

ILBELTZAREN 8-AN

ISPILUAREN AURREAN

—b—

 

Pasako ehiza. Egun batean jaiki

eta ez duzu zure burua topatu,

ispiluan orein zauritua irudi

arras beste batek zaitu begiratu.

 

Akaso baso umelaren zokoetara...

lainoa, goroldioa, zoaz ihesean,

zakurrak xaxaka heldu dira xerkara,

zureak, akaso, ez du egingo ilunbean.

 

Ehiztariaren begietako errainua

zure patua. Tiro hotsa izango da

eta eztia bezalako abandonua.

 

Mara-mara eroriko da denbora

orain orein azulizuen hilerrian

eta mina hedatuko da konterrian.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus