Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

TOMASA IGANTZIK

PAULO URRUTIRI

—j—

 

Bizitza liburu bat bezala duk

halaxe leitu zioat bati

jaiotzean paratzen omen diate

lehendabiziko hitza

egunak dituk orrialdeak eta

asteak eta urteak kapituluak

Pentsatzea eta odolaren mintzoa, ziotek,

lerro arteko tarte zurietan aritzea duk

eta horrela ustekabean beti

ezkutatzen gaituk mundu honetatik

 

Ez zegok epilogorik

liburu osoa epilogotako ez hartzeraz, behintzat

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus