Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MIKEL URRUTIK

ANGELINES BERASATEGIRI

—b—

 

Gosari hotz baten gisa

heldu da goiza

limoiez zamatu azukrea

 

Desioa esaten diogu baina

ohitura da hogeita hamarren gramatikari

egokitzen zaionean

 

ezen zure eta nire artean

zolda bezalako egunak gelditzen baitira

harat-honat neketsu bat

 

non gorputzak utzi egiten baitio

bereari eta gogoa erroak botaz

azturetan hedatzen baita

 

Bai laztana badakit goizegi dela

eskuartean darabilgunaren inventariuma egiteko

badakit iragana

 

zoritxarrera ere ez dela ailegatzen

Gure tenorea maitea

azul higatu eta erratu hau

banaiz ez-naiz eskasa dira

ezen nostalgia arakatzeko ere

beharrezko baitira urte gehiago

 

eta batez ere bakoitzaren orbainak

besterenak bailiren onartzeko patxada

eta jakintsu (nolabait) eta zahar izateko sena

 

Hortaz maitea dagoela gaur hau

bere minetan eta maita dezagun elkar

tristuraz non nabigatua eginik

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus