Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANGELINES BERASATEGIK

EUSKALDUN IZATEAZ

—b—

 

Agi denean hemen izan gara

urteak eta urteak, mendeak eta

mendeak, denbora denbora denetik.

 

Agi denean we are part

of a big big mistery.

 

Txosten bana leitu dute

Albert Smithek eta Akura Mishimak

Euskal Nazioarteko Ihardunaldiak 5. delakoan.

 

Gure kaskezurrak Cromagnonetik omen datoz

Neanderthaletik iragan gabean.

Gure artean RH negatibotasuna

inon baino altuagoa da.

Gure seduzitzeko jolasaren keinuak ere

desberdinak omen dira.

Jakina da, sortu dugun Hizkuntzak

ahaide ezagunik ez duela.

Nondik gatoz? Nora goaz?

Harantzago iluna eta ezagutezina.

The mistery whose we are part.

 

Eta hala ere horrek guztiak

ezer gutxi laguntzen du bizitzen.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus