Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

XABIER BIZIK

—j—

 

Frantses enpelukatuak izkribatu zuenean

«Pentsatzen dut, geroz, banaiz»

Jainkoa paratu zuen euskarri

eta gizakia morroi

 

Jainkoa da kartzela

esan zuen erromantiko germaniarrak

eta tiroz bota

eta hil zuen Jainkoa

 

Konszientzia da kartzela

esan zuen Vienako judutarrak

eta areagotu egin zuen

gogo eta gorputzaren arteko haustura

 

Sistema da kartzela

esan zuen hiesak jota hil frantsesak

eta pentsamendua psikiatriko zuria zela

erakutsi zigun

 

Izana da kartzela

esan zuen «Izana eta Denbora»renak

eta segunduak baino ez zizkigun utzi

eskuartean

Barkatu baina

denbora da kartzela

dio Gil Berak

 

Gerora zahartzea lekuz aldatzea baino ez da

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus