Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LUKAS OIHENARTEK

—i—

 

Hor daude

denboraren atximizkei ezaxol

bere trajetan kateaturik

begira, azul metalkara,

bizi salbaia, nire hogeiak,

ni puskak baino ez nintzeneko

garai haiek: gure laurogeiak.

Puskak eta pipit bat

nora lehertu ez zekiela:

psiko hiltzailea, etxe bat sutan

inora gabeko bidean.

Begira zertan gelditu den

the wild wild life!

Ladies and gentlemen

tonight

the Talking Deads.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus