Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANA YOLDI GOMEZEK

XABIER BIZIRI

—b—

 

Nik gazte guztiek bezalaxe

ez nuen traturik egin eta

egiteraz, ni, behintzat

ez nintzen konturatu ere.

Musu-truk edan nahi zituen

gaixo honek bizitzaren ardoak

eta amodioa (esate bat da).

 

Ama, ama

koko uste eta pupu izan!

 

Gero derrepentean denborak

ikerketa batzordeak eratu zituen

plazer tasak neurtzeko. Biologia bera ere

orduen ekonomia bihurtu zaigu.

Eta gaixo honek urre gorria truk

bada ere edan egin nahi ditu

bizitzaren ardoak eta amodioa;

eta ez da esate bat.

 

Ama, ama

koko uste eta pupu izan!

 

Askieza berezkoa duela

aspaldi ikasi nuen,

interes altuarena urtetik urtera

sumatuz joan natzaio;

iruzurrarena, ordea,

hau ziria!

 

Amatxito, amatxito

koko uste eta pupu izan!

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus