Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANDRES BASTERRAK

ANA YOLDIRI

—c—

 

Desioz zikinduriko aingeru bat

pausatu zen botila hutsen artean;

apoaurpegiak zerbezagatik matxinadan

bi begiraden borroka otsoa,

gorputzak likatsu erbi dantzan.

Talking Heads ari ziren. Eskutik helduta

gauak irentsi gintuenerako

beranduegi zen. Poliziak

gorpu bila ziharduen, ordurako.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus