Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXEMIEL ERREPARATZEK

EUSKAL HERRIAZ

—h—

 

Euskal herria 1

Diozu:

Nola iraun du kultura honek

honenbeste urte bizirik?

 

Erraza:

gure buruen etnografoak gara

ezinbestean

 

Euskal herria 2

Diozu:

Nola iraun du kultura honek

honenbeste urte bizirik?

 

Erraza:

bidaiari ingeles erromantikoak baino

ez gara gurean

 

Euskal herria 3

Diozu:

Zertan ari zarete orain?

 

Erraza:

Bilboko txoriak

eta Orira nahi

Euskal herria 4

Atzerri, atzerri

aberri, otserri.

 

Euskal herria 5

Diozu:

Nola iraun du kultura honek

honenbeste urte bizirik?

 

Erraza:

balizkoa balizkoan beti

 

Euskal herria 6

Euskal Herria zoin den zoroa

mundu guztiak badaki

Nik aberriño bat izaki

eta beste batek eramaki

Izorraki!

 

Euskal herria 7

Leku guztiak dira

ezinezko urrutikoak

urruti ezagunak

erre

 

Euskal herria 8

Euskalduna naiz eta

maite dut

errezesiboa delakoz

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus