Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ALICIA GARCIAK

—d—

 

Dena akabatu da

benetako gauzak akabatu bezala:

txilio ito bat, urrats batzuk urruntzen,

harriduraren zaplasteko izotza,

gorputz baten amildura braustekoa

eta kito.

 

Ondoren

ofizioaren ikaste nekeza heldu da,

orduen makineria oztina asmatu,

bizitza atzera zainetan ziztatu,

arratsa gorputz monstruosoz garbitu

eta desioz.

 

Bai, apartetik dagi zaunka bihotzak!

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus