Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MADDI SUSAETAK

DEBRA WOOLF-ENDAKO

HILARTITZA

—a—

 

Egunerokotasunaren zelaiak korritu zituen

desioaren segada xaxagarriak pairatu

pozaren dosi ñimiñoegiak,

nahi eta ezinaren bakarrizketa ergela

harik eta, eginahal desesperagarrian, bere burua

bere buruan alatzen ikasi arte. Hura ezkero

bihotz gorritan populatu zuen bizitza

jakinaren gainean izanik

jainko itsu batek egin promesak

etorkizunak kimatuko ez zituela.

Heroina, sexoa, eraman zuen hiesak,

logabetzea, ardaila, antsia, amodioa

ustekabe ohikoak baino ez

desolazioaren gramatika nareko bidaiari honendako.

Gero Herio hurbildu zen

itzala neguko paisaia zurian bezala.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus