Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

XABIER BIZIK

BOLERO JAIALDIARI BURUZ

—a—

 

Gaua ohi bezala

poxpolinez jantzi zen;

gorria, berdea, zuria eta

Lehendabiziko Bolero Jaialdia

San Sebastian - Donostia.

Jendez mukuru Victoria Eugenia

hotza, bainilazko izotza eta kanela

Xabier, prefosta, Habaneraz

Lete.

 

Gaua ohi bezala

poxpolinez jantzi zen

iragan urrutiko progreak,

orain iraunkorreko abertzaleak,

modernoak furi-furian

munduaren eskaparatean,

jaun traxedun txuxenak,

Donostiako damatxoak,

Probintziako donostiarrak, gazteak

gure etorkizun aizuna, atsoak

beren otsoen besotik,

Endika Lakarten aita eta baserritarren bat

edo beste,

arte onekoak ez Orixe!

Uitzikoaren zerutik desterratuak denak

denek dantza dute,

den-denek maite dute

ai, oi, ai

Infernuko Machin!

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus