Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANA YOLDI GOMEZEK

ANDRES BASTERRARI

EGUNKARITIK LEITUTAKO BERRIA

—c—

 

Atzo beste gorpu batzuk agertu ziren

        bizitzaren ertzetan

zauri anitzekin eta desolazio amiñi bat ahoetan.

Poliziburuak emandako prentsaurrean

adieraziaren arabera azken bolada honetan

gertatu hilketak psiko-killer batenak dirateke.

Badirudi gorpu guztiek ezaugarri berdintsuak dituztela.

«Bihotza hanpaturik daukate» esan zuen

poliziburu batengandik espero ez zitezkeen hitzak

        erabiliz

«itotzetik salbatu nahian ohol arrailari heldurik

egun asko pasa balute bezala».

«Begiak» jarraitu zuen «mindurik eta

labanazoz josita daukate gorputz enborra».

Jada triskantza neurria hartu duten hilkintza hauek

argitzeko polizia gogor saiatzen ari da

hipotesi bat ere baztertu gabe nahiz eta

AMIrena (Amodiaren Mafia Iluna) ia erabat saihestu.

Egunkari honek kontsultatu adituen arabera ordea

mafia horren ezaugarriak ditu aipatu sarraski doilorrak:

Talking Heads-en musika lagun

nahita egindako zintzur-egiteak

iraunarazi ezinaren garraztasuna

lekuz kanpoko zergati multzoa

promesa bete bariko paxo higatua

amerikak egin krudeltasuna

eta denborak herdoiltzen hasitako mina

besteak beste.

Nahiz jendea izuz egon

egonean datza hiria.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus