Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MADDI SUSAETAK

ANA YOLDIRENDAKO ORAKULUA

—c—

 

Hau da izarren orakulua,

entzun jainkoen ulua:

gutxi iraunen dizu

egungo zorionak, izu

dabil gozoa bada ere,

ez da erabat zure.

Izarrek zure patua

dakarte elbarritua

bailitzen, areago

aztarnen arabera nago

tigrea beharrean mixina

ez ote den. Duzu erkina

osasuna, lagun,

eta geroa ilun.

Horratx minbizia apika,

atarian deika;

barka, ez da minbizia

baizik eta ahulezia,

mal du siecle: izpiritukoa

hainbat interesantagoa.

Zailtxo da lanarena,

baita ere maitasunarena.

Lana eginez goaz aitzina,

eta esana dago, jakina,

maxkala, zortea, maxkala

diruari dagokion atala.

 

Hau da izarren orakulua,

entzun jainkoen ulua:

Ez da jaio oraindik

enplegatuko zaituenik.

Lasai, hona konponbidea:

paratu sagardotegi dotorea

eta etzan jauzi alfaro

bizitzaz edatera oparo;

bigarrenari dagokionez,

geroak, poz zaitez,

izena dauka Andres

trukulun tres

trukulun tres

poltsa handia

baina dirurik ez;

sagardotegietan ardoa

eskatzen duten horietakoa.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus