Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXEMIEL ERREPARATZEK

AFALTZEN

—h - a - d - f—

 

Ez dakizuela zer egin duzuen

bizitzarekin. Deskafeinatua.

Erruak ez zaituzte logabetzen

etxea ia pagatua duzue eta

zimurrago daukazue aurpegia

eta bihotza. Eraiki duzue

dudatik babestuko zaituen ideia

tinko bat bezala etxea,

izan dituzue seme-alabak

horrela traizioa uxatuko duzuelakoan.

Gutxi da zinetenetik gelditu gutxia

memoriaren herdoila, hutsa bai

eta azukrerik gabe;

bizimodu proletarioa, diozue,

asko moduzko etxean

progre moduz mutxoasmo

aspaldi oso aspaldi

gorri eta borrokalari izan

auzo erresidentzial batean.

Erdiketa batekin nahikoa

bai hutsa. Memoria

konbokatzen duzue manifara

salba zaitzaten denboraz

eta zuen buruei egin iruzurrez

eta herrestan datoz

poliziez beteriko furgoiak bailiren

larrualdi kirastuak

bost duroko pentsio zikinetan

eta Ducados-ezko eztabaidak

(utopia mon amour)

Baionako txangoa non, diozue,

benetan bizi izan zineten,

eta erresumina zuekin

beti teman

eta honaino ailegatzeko

garraiatutako gau guztiak

alkohola eta gezurraren arteko zerak

malko itxurosoak, autoerruki nardagarria.

Ez koparik ez, eskerrik asko.

Akabatu dira iraganeko batailak,

hau hemen da, egunero gaur

eta injustizia, gazte zinetenean bezala,

lege demokratikoen oinarri da.

Segi hizketan. Memoria

konbokatu udazken arratseko goiz batean

esna gaitezen sozialismo betean.

Garratza dago, garratza kafea.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus