Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LUKAS OIHENARTEK

—i—

 

Hogeita hamar urtetik gora daukat

gaur larunbata da eta atera egingo naiz

aurreko larunbateko garagardoak edango ditut

garagardoek hitz berak ekarriko dituzte

hitz berberez jende berberari mintzatuko natzaio

jende berbera ustelduko da leku berberetan

leku berberetan beste egun bat alferrik galduko da

egun horrek beste bizi puska bat garraiatuko du

bizi puska horrek beste bizi puska bat

puskaz puska goragalea etorriko zait

goragalez madarikatuko dut alkohola

alkohola eta borrero itsu hau

Gaur ere ez da batere arrastorik zeruan

eta zauri berberetan esnatuko naiz bihar

Bere bostean iraungo du denak

koxka bat estuago ordea

 

Trokelatu dit denboraren makineriak oinazea

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus