Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

XABIER BIZIK

ILBELTZAREN 9-AN

GOIZTEGI ALDERA

—b—

 

Egin dute eztanda hiru esnagailuek

goiztegia, gorputza, oinazea, mundua

eta atzeko muinoetara dagi ihes loak

 

Goiztegia nagiak ateratzen ari da

gauetik jalgitako espia bailitzen

eta argia laztan zait otzan

 

Gorputza, sasildu soldadu hitsa

kera-kera datza denbora gabean

eta hemen da oinazea trostan

 

Mantso bergizarteratu da oinazea

ez da aztura bezalako ukendurik

eta gorputza jadanik ni

 

Kafea mahai gainean, zigarroak

bizitza sartzen ari da indarrean

eta mundua egunkarietan zain

 

Hara! Oro heldu da bat azkenean

Egunkariak hartu zabaldu

eta...

       ahoa bete hilotz.

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus