Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

TXEMA KORTESEK

JOSEMA IRUTAGOIENI BURUZ

—d—

 

Iluna da bizitza sekretuaren kondenapean

emazte bat, ederra, zaindu eta laketzeko

ume batzuk, bizilegea, hazi eta hezteko,

etxe oparoa hiritik gertu baso ertzean.

 

Aisa hauts daiteke kurba normalaren bakea.

Desio haragitu zaio garunean igurtzika

karminez pintatu ditu ezpainak, haginka

dator gaua bazterrez bazter; eta parkea.

 

Dio norbera ez da eman urratsen erantzulea.

Bi ezezagunek tupust egin dute gorpuzpean.

Gero isiltasuna etorriko da nola goragalea.

 

Eta zentsorea, errua eta gorrotoa. Argi urratzean

bere baitaratzea. Imintzio arretatsuz

ezpainetako amnesia arrastoak ezin moldatuz.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus