Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

PERPETUA YOLDIK

—g—

 

Zerengatik egin haiz puta?

Zerk ekarri hau hire etxetik honen urruti

zabortegi honetara galdetu zidan behin

marinel euskaldun batek bi galderak

galdera bera bailiren

 

Eta nik ez nekiela zerengatik

 

Egun hartan nire gorputzeko

dorre arraildura neureganatu zenean

hiru galdera egin zizkidan

galdera bera bailiren

Zerengatik daukagu pagatu beharra?

Iragan uherrekoek zerengatik dute akabera tristea?

Zerengatik izekitzen dun pasioa ustekabean?

 

Eta nik ez nekiela zerengatik

 

Larrua jo ondoko tristuran galdetu zidan

galdera guztiak galdera bera bailiren

Noraino joanen haiz ihesi?

Zerengatik gaitun amodiorako elbarri?

Zerengatik dun gure hau bekatu?

Zerengatik daukagu pagatu beharra?

 

Eta nik ez nekiela zerengatik

ez nekiela

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus