Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LUKAS OIHENARTEK

—i—

 

Joan deneko gaztaroaz geroztik

normalkuntza da gauzarik aipagarriena.

 

Zurbilkera erromantiko hura

erantzi egin genuen

bizitzeko itxurak beharrezko

ez zirelakoan.

Horrela sartu ginen bilutsik

naif usteko istorio kaskar honetan:

bizitza.

 

Hegan nahi genuen hegan

Peter Pan bezala.

 

Eta auzolanerako Canpanilla

badugu ere, bizitza

bakarlana baino ez da:

puskak izanen dira,

aztarnak, orenen ehortzea

eta azkenean, tiro bat.

Gero gure begi zabalak

ezin zabalago.

 

Hegan nahi genuen hegan

oi Peter madarikatua!

oi Peter pum!

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus