Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

XABIER BIZIK

ASTEGUNA HERRIAN

—j—

 

Egurra txikitzen ari den hori

guda bateko hondakina dateke

hiru xahar eleka ari dira agure etxean

argi epela dario karrikari

almientearen bandoa: bihar auzolan

 

Pol-pol ixurtzen da odolaren mintzoa

bizitzaren anfora bete arte

mar-mar ari dira Jubilatu etxean

eta hara doaz umeak algaran

galdutako baloiaren bila

Eguna etzan da karrikan

 

Jitoan doaz hodeiak zeru zabalean

amets dagi bideak makal artean

egonean ari du denbora

artzain tantaia bailitzen

 

Gazte suharrenek ere

asteburuetara

desterratu dute bizi beharra

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus