Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GRAZIANA GOMEZEK

HILOBITIK

—g—

 

Nik, Graziana Gomez, egin nuen nirea

gure gizon hura, infernuan bego,

kontentatu, lan egin asto-aberea

bezala, hark marinel ospa egin eta gero

 

(koinata ere lehenago joan zen ihesi)

seme-alabak hazi eta hezi inor gabe

bizitzari kara eman, ez da, ez gutxi:

poz batendako makina bat atsekabe.

 

Ohitura denez ongi esan beharko baina

nireek banaizenik ere ahaztu dute.

Zein krudela den denboraren izaina!

 

Zein krudela Jainkoaren zerua bera!,

mendeku gabeko erresuma abrea.

Hemen natza eta lurra ez da bihozbera.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus