Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NEMESIO LAKARTEK

AGURE ETXEAN

—h - j—

 

                        Negua zaharraren borrerua.

 

Alde egin beharko dinagu

zortziak ditun ia

Oi uda egun azkendu hau!

Iraila eta ilun

 

Lan ederrak egiten nitinan nik

lehen, orain erreuma zeukanat

izterrean eta semeak...

Hura ere eraman zitenan!

 

Halaxe egoten naun leihoan

eguna noiz akabatuko espera

Uda behintzat igaro dinagu

Borreroari zionat izu nik

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus