Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXERRA AGIRREK

EGUNKARIAN PARATU

KONTAKTUA

—a—

 

Maita nazazun bost axola

hogeita hamar urtetik gora ditut

gorputzez ez perfektu

adimenez erdiko eta desioa

hagitz, benetan diotsut

zakila hantutzen dit

zurekiko posibilitateak berak

 

Zure arratsak nahi ditut soilik

xamurtasun apur bat

gorputza eta ferekak

igoal zait amoina gisa

edo mesede edo mendeku

zure arratsak larru ondoan

tristurarekin gautuz

egunak pozoindu diguna

elkarrekin garbi dezagun

 

Amodioaz hitz eginen dugu

ailegatzen baldin bagara

esate baterako

laurogeita hamarretara

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus