Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

MIKEL URRUTIK

—e—

 

Haren etxean ez da aspaldi inor sartu;

izan zuen bai, izan zuen,

urteak iragan dira, kontu zaharrak,

loreak ekartzen zizkiona,

losintxen maizterra, mintzeder hura.

Eta horretan ez zen gehiago etorri,

ez zuen bilatu, esperatu egin zuen

krabelinak eguerdia bezala.

«Garaileen arma da pazientzia dio

gure Jaungoiko Handiak».

Urteak etorri urteak ahitu,

esperoa itzultzen zion ispiluak.

Gaur mutxurdina esan diote

lehendabizikoz eta herioz

eta hartaz akordatu da.

«Egia esan noiznahi da garaia».

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus