Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ANDRES BASTERRAK

ANA YOLDI GOMEZI

—c - g—

 

Amodioaz ez dut hitz eginen

baina gustuko zaitut. Oso.

Oinaztura bezalako hotzikara

igotzen zait zangoetan gora.

Titiak handi, sostena fuera,

zil pareko maldan behera,

alua dardarrean, heze, umel

usain gatzatuak darizkiola.

Etzanik hankak zabalik

erdibi zaitzan begiratzen didazu

begiak plazerrez zirrikiturik,

ahoa hatsak-hatsari emanik

berehala sar dadila eskatuz.

Galduak dituzu, galduak

emakume etxekoandre progre

plantak. Ezerk ez dizu

gain hartzen eta orro dagizu

jauzi, bol-bol, inarrosi.

Ni lehertzear. Hatsankak

eta horra nola itotzen zaren

plazerrez egarri pottottatik gora

harik eta zintzurrean

txilio bat hiltzen zaizun arte.

Neroni esku arteko likido

lika baino ez naiz, alfonbran etzanik.

Egia da zure aita eta izeba

larrutan ikusi nituela txikitan,

ez dakit, beraz, nondik atera duzun

besterekin larrua joarazten dizudalakoz

gustuko ez zaitudala.

Vouyerra naiz, sinplementean.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus