Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXEMIEL ERREPARATZEK

ENDIKA LAKARTEN
ASKATASUNARI BURUZ

—f—

 

Halaxe etorriko zaio, hamar urte ondoren

askatasun eguna.

 

Jarriko da zeruari begira eta pentsatu:

«Herrian nago, hemen ditut sustraiak,

harantzago zubia, hemendik aurrera

dena izanen da bestela herri maite honetan.

 

»Dena ahaztuko dut, senda ditzan denborak

gartzela eta bakardadearen zauri gaiztotuak,

ezti daitezen gorputz eta gogo urkilduak

aspaldiko amodio eta lagunen ukenduaz,

berdin dadila espazio zabalaz nire mina.

 

»Hemen zubia dago, harantzago uhaldea,

karrikan ezta arimarik ere». Eta lauhazka

ekarri dio gauak aiztolako egia: bakarrik dago

espazio zabalagoan oraingoan.

 

Halaxe etorriko zaio, hamar urte ondoren

askatasun eguna.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus