Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXERRA AGIRREK

EUSKAL HERRIAZ

—a—

 

Elurra ari du. Ezer

ez da dirudiena. Isildu

du arratsak txalaparta.

Zinkurin dagi basoak

urrutian. Bizitza pasa da.

Lo dagite etxeek

fantasmal, sakon.

Mara-mara ari du.

Plazako aulki zurituak

balizko etorrera baten

esperoan daude hotzik.

 

Ailega zitekeen, oin hotsez

plazako elurra zikindu,

aulkiak begiratu,

etxean sartu, sutondoan

gelditu eta euskaldun oso izan,

mutilazio baten truk.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus