Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXERRA AGIRREK

EUSKAL HERRIAZ

—a—

 

Nire memoriaren hilerrian dautza

negu mineko elurte birjinak bailiren

denborak erraustutako harlauza

hautsiak eta bizi puskak jada iren.

 

Euskalduna dio nire jaiotze xendan

eta Don Ahituari eskaini baseliza

erori bat ikus daiteke nonbait. Zorretan

nago paisaiarekin batez ere. Oteiza

 

eta bere Hutsa irrikatu nituela

egia, eta lagunak eta hizkuntza hau

(bost zaharren) eta Laboaren akuarela.

Gero apaizgo kerutsua izan nuen garau

 

Axular axuta eta Bartolome ozpina

eta bizipoz, modderno koadrila, jakina.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus