Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

XABIER BIZIK

ANGELINES BERASATEGIRI

ETA ANA YOLDIRI

—b - c—

 

Filosofo izan nahi nuen.

Arront murgildu nintzen

Heraklito ilunaren uhaldean

beti bera eta beti beste.

Boladak egin nituen, txandaka,

estoikoen baratza xumean eta

epikureoen jauregi dotorean. Neurriaz

ikasi nuen eta Ni delako honetaz.

Platonek liluratu egin ninduen,

haitzuloarenak batez ere. Aristoteles

bildumagile bat iruditu zitzaidan,

Leibniz, Spinoza, Descartes

eta bere buruaz Arrazoi harro hori.

Kantekin giltzapetu nintzen

Hegel bera gorrotatzeraino

harik eta Gezurra eta Egiaren artean bereixtea

gutxi baino bakanen dohaina zela

konturatu arte.

Aitzina

bizigintza izanen da nire alorra,

bataz beste,

Bataz Bestea egitea, alegia.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus