Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

PERPETUA YOLDIK

—g—

 

Amodio kontutan legerik ez dela

ongi asko ikasi badut ere

geurea ez zen naturala

 

Horrexegatik egin behar izan nuen ospa

hamazazpi betetzearekin

hemen aitortu ezin dudan bekatu batengatik

 

Ihesi, ze, behin esan zidaten bezala

binaka egin pekatuak

banaka ordaindu behar baitira

 

infernura jaitsiz salbazioa bilatuz.

Nire gorputzarekin pagatu nuen

Bilboko karriketan Marseillako portuan

 

pentsio zikinetan hotel dotoretan

Zahartzera karrikara atzera

Degradazioa aratz nahia baino ez da

 

Banekien zerura bidean nengoela

«Cuánto es, amor?» edo

«How much it is, baby?»

frantsesez edo

alemanez galdetzen zidatenean

Galbidean atzera ere

«Laztana, zenbat dun?» galdetu zidanean.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus