Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOXEMIEL ERREPARATZEK

—h—

 

Tabakoaren hura nauzu.

Akordatzen zara, badira

orrialde batzuk. Denbora

pasa da eta neronek

biriken errebelioa gorabehera

hesteak botatzen segitzen dizut,

noizbait ere errebelioak hautsak astindu

eta otsokolpea joko duelako esperantzetan.

 

Gizarte kaskarra gure hau!

Telebistaren doilorkeria zuria ametitu

eta bekatuaren ideia

erretzea bezalako txikikerietan

inkarnatu duen hauxe!

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus