Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

JOSEMA IRUTAGOIENEK

EUSKAL HERRIAZ

—d—

 

Ez etorri niri erraten erre

hatxearenak kontu horiek ez eta

zazpiak (batzuk) horienak erre

ke erre errepikatzen ere neka

 

harri garaiko kranoenzefalia

dantza eta aspaldiko arraza

ez aipa, ez dira erregalia

Barregarri gara herri garratza

 

ez esatearren otso saldo lakarra

Oroimenaz zezen suzko egitera

iraun beharra dugu arrazoi bakarra

 

Beraz kontu egizue pozkarra

bazabiltzate: adi!: pikutara!

aspaldian ez bainaiz zuetarra

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus