Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

XABIER BIZIK

ANGELINES BERASATEGIRI

—b—

 

Bizitza, ez gara esateaz inoiz nekatuko,

leku tristea dela jakina da.

Tribulazio basoak paisaia gisa,

etsipen errekak belatzea zeharkatzen,

oinazea ematen duten arbolak,

piztia hurkoz beteriko muinoak,

iruzki kiskalgarria.

 

Eta hala ere zeruari buruz

pentsatzen jartzen naizenean

nahiago dut, mila bider ere,

musulmanen zerua

bere baso, erreka, arbol, iruzki,

bere oturuntza libertigarriekin

kristauen zeru abstraktu

eta estatikoa baino.

 

 

 

© Juanjo Olasagarre

 


www.susa-literatura.eus