MIKEL LOPATEGI
'Iragana', 'oraina', 'geroa', 'dena'
zauri zornatsua egin zitzaionean
hitzak galdu, 'zelan' eutsi ordez
'zertarako' galdetu
eta suiziden lengoaia mutura
lerratu zen...
'Oroigarriak', 'euskal kantak', 'erneguak'
'maite zaitut' guziak
—bulto guti ziren denera ere—
maindire zurian bildu
eta mina abrigo zahar gisa jantzirik
abiatu zen.
Eta atzean utzi zituen gure lengoaia
arrunteko hitzak;
hara hemen atzamarren artetik harea fin lez
galtzen zaizkigula.
Gure artera bueltatuko zaituen hitzik
ba al da?
Finean, hitza, hutsik geratzen den zelda
besterik ez da.
[1988]
© Joseba Sarrionandia