Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

URTE GIROAK ENE BEGIETAN

 

        Estropezu egin eta amildegi

        ertzera erori nintzen.

                                 Ho Chi Minh

 

 

Udaberriko euriteak jasan ezik

      ezin udako eguzkiak gozatu,

udako sargorietan erre gabe

      ezin udazkeneko orbela zapaldu,

udazkeneko airea urdintzen ezagutu gabe

      ezin neguko elurra so egin,

neguko haize hotzak bizi ezik

      ezin udaberria loratzen dela sinetsi.

Baina zer axola zaio zigor zeldetan dagoenari

                                          urtaroen aldaketa?

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus