Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

HILARRI IZKRIBUA I

 

Hala suertatu eta hil banaiz,

        goroldio eta lur azpiko

zoko honetara sartu banaute,

        hego haizea ene etzan lekura

inola ailegatu ezin bada,

        belar sustrai tipien

azkura ere sentitzen ez badut,

        bene-benetan hilda banago,

orduan bizitza ez zait

                      hainbeste axola.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus