Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ZUZIAK ETA AIZKORAK

 

        'O Marinheiro' itzultzean

 

 

Gela barru honetan, mundutik lekora,

                  zuziak aizkora bihur ditzaket.

Areago, Fernando Pessoa izan naiteke

    edozein pertsona Alberto Caeiro den lez.

Eta itzalen elezaharra konta dezaket:

              argiaren aurka errebelatu ziren

eta hor daude orain hertsiduraz akiturik

                        abrigo zaharren moduan.

Ni ere itzala naiz, zuzi eta aizkora artean,

                        denborari pasatzen uzten.

Oroimenak gauzak edertzen dituelakoan,

                      geroan oroitu ahal izateko.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus