Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

ARMEN KANOIAK

 

Armen kanoiak euren gorputzen aurka

      zuzendurik daudela jakinaren gainean

aitamen baserrietatik irten, aterdiak

                              zabalik utzi eta badoaz

ibarretan behera, biderik gabean bezala

        belarra zapalduz, atramadak saltatuz.

Urratsik gelditu gabe joanen dira beti,

                  oroimin zaharren bat begietan.

Eta hala suertatuz gero, zergatik hiltzen diren

                  zehaztu gabe hilko dira, hitz hil

isilekin, herriagatik ez balitz, zerbaitengatik,

                                  duintasunagatik.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus