Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

OROIMENEKO PORTUA

 

        Imanoli, eskerrekin

 

 

Ipar aldeko portu zaharra

          ekar dezagun kantara:

kale bustien sentimendua,

          edalontzien ikara.

 

Marinelen hitz arrotzak baina

          ginebra onaren dirdira,

gau biluzia sartzen zitzaigun

          begi zabalen ninira.

 

Gau erdiaren eremuetan

          labana ahoak airera:

izar isilen argi azpian

          odol beroa lurrera...

 

Txanpon berriez erosi eta

          amodioen jokora:

ohe estutan etzuten ginen

          itsas-lamien altzora.

 

Kanta lizunen alegrantzia,

          akordeoien tristura.

Ez gara egundo, ai, itzuliko

          oroimeneko portura!

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus