Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

LAU BOST SEI HARRESI

 

Lau, bost, sei harresi gure inguruan

        bihotz bat bestearen barruan bezala.

Euriak zorionari eragindako kantua

        laku zaharren batean ito zen,

haizeak ez dakar ezer. Begiratu hegaztien

        itzal atzeman ezinak lurrean.

Zer egin dezakegu? Paseatu, urrats

        bakoitzean errauts apur bat utziz;

mundua ere geure antzera biratzen da

        bere buruaren giltza aurkitu ezinik.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus