Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

GURE BEGIEK EZ DUTE MALKO ISURTZEKO GOGORIK

 

        Une charrette de Biscaye a deux

        boeufs et a deux roues pleines qui

        tournent avec l'essieu dans et font

        un bruit effroyable qu'on entend d'un

        lieu dans la montagne.

                                                   Victor Hugo

 

 

Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik

denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun,

astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.

Begira, erlojuetako orratzak unean uneka herdoiltzen.

Zenbat gauza utzi dugun estrata bazterretan

edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean,

eta zenbat aldiz galdu garen behelainotan

basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin.

Gure desirak ez dira jada habia abandonatuak besterik

gure bihotzetan. Eguzkia gurpil ahula da.

Ez entzun, ez begiratu, ez pentsatu gehiago,

bizitza hau bakarra delako. Gal ez dadin, ibili ez

eta sentitu ere ez, harriak lez izan nahi genuke,

mendea eta segundoa gurutzatzen diren lekua,

lekua besterik ez izan, urrun deritzan aberrian.

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus