Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 


 

IV. GALDERA

 

Hormako itzal guneetara begiratu eta

          irudiak antzematen dira:

tuareg urdinak gameluen gainean,

          funanbulu nanoak haritik erortzear,

trabestiak zebrabidea zeharkatzen,

          gerlari etruskoa zerraldo.

Eta zer egiten duzu zuk hor, maitea,

                      eta zergatik,

zergatik desegiten zara

                      ni hurreratzean?

 

 

 

© Joseba Sarrionandia

 


www.susa-literatura.eus